Nor gara?

Herrirak Euskal Herrian hutsik dauden aulkiak betetzea du bere xedea. Zentzu honetan, helburu honekin bat egiten duten herritar guztiei espazio eraginkor bat eskaintzera gatoz, eremu ezberdinetatik eta konpromiso ezberdinekin, eginahal honetan ahalik eta indar gehien batzeko.

Gure helburuekiko aldekotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin batera lan egin nahi dugu, hauei entzunez, elkarlana bultzatuz, mugimendu parte hartzaile eta zabal bat eratuz.

Gure helburuekiko aurkakotasun jarrerak dituzten herritarrekin eta eremu guztiekin ere lan egin nahi dugu. Hauen kontzientziak ukitu nahi ditugu, hauen jarrerak aldatu, gaurko aurkakotasunak biharko aldekotasun bihurtu daitezen.

Herrira ez da aktibista kopuru zehatz bateko mugimendua. Hau preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi duen herri mugimendu da. Herrira gehiengo zabal baten nahia antolatzera dator, nahi hau mobilizazio bihurtzera, helburu hau egia izan dadin lan egitera. Herritarren ahotsa eta ekintza da Herrira. Denok gara Herrira.

Bide horretan gehiago izateko lan egingo dugu. Askotariko herritarrak batu nahi ditugu, askotariko ekimenetan.

Hau, desagertzeko zioa duen mugimendua da. Misio bat jarri diogu gure buruari, eta misio bakar horri loturik lan egingo dugu. Behin misioa lortuta, bere lana amaitutzat emango du Herrirak. Izan beza bizitza laburra bezain emankorra. Gogotik ospatuko dugu gure azken arnasa!

Herrira mugimenduaren sorrerako agiria