2013/10/03

Algortan ere izango da mobilizazioa bihar

Eguerdian, elkarretaratzea izango da 12:00etan, udaletxe aurrean, euskal gehiengo sindikalak deituta. Iluntzerako, berriz, mobilizazioa deitu du Algortako Herrira bilguneak, 20:00etan, Telletxe plazan.

Gaur goizeko 9:30etik aurrera, Oskar Sanchez Setien itzubaltzetarra eta Herriraren kontrako operazioan atxilotutako beste 17 lagunek deklaratzen hasi behar zuten Madrilen. Baina, oraindik, horren berririk ez daukagu. Eloy Velasco epaileak hartuko ditu Espainiako Auzitegi nazionaleko 6. Aretoan, talde armatuko kideak izatea, talde armatua finantzatzea eta terrorismoaren goratzea leporatuta. Orduan libre uztea ala espetxeratzea erabaki beharko du. Epaileak Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna erakunde ilegalizatuen jarraipentzat jo du Herrira mugimendua. Auziaren sekretua bertan behera utzi ostean, Velasco atzo zen defentsa abokatuei sumarioaren liburukiak ematekoa. Izan ere, komunikazio egoeran egonda, abokatuak gaur izango dira auziperatuekin. Atzo eta herenegun ere, Guardia Zibilaren Tres Cantos komisarian izan ziren. Orduan deklaratzeari uko egin zioten Herrirako kide guztiek, trato "zuzena" jaso dutenak. Bitartean, Uribe Kostan eta Euskal Herrian jarraitzen dute atxilotuen, Herriraren eta euskal presoen aldeko mobilizazioek.

Itzubaltzeta / Romon, atzoko manifestazioaren ostean, Oskar Sanchezen senideak, lagunak eta hainbat auzokide hasi ziren prestatzen Madrilerako bidaia, nobedadeak ahalik eta gertuen ezagutzeko eta Sanchezekin egon ahal izateko. Horrekin batera, gazte itzubaltzetarraren amak mezua luzatu zien plazan bildutakoei. Herenegun bezala, eskerrak eman zizkien egun zail hauetan sendiak jaso duen laguntasuna, babesa eta maitasunagatik. Harro agertu ziren Oskarrekin eta egundoko lagun eta lankide dituela berretsi zuten.

Deialdi batzuk:

Osteguna, urriak 3

· Itzubaltzeta / Romo. Manifestazioa, 20:00etan, Kolas plazatik.

· Madril. Elkarretaratzea, 20:00etan, Puerta del Sol delakoan.

Ostirala, urriak 4

· Leioa. Elkarretaratzea, 12:00etan, Boulevard-ean.

· Neguri. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Sopela. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

· Erandio. Elkarretaratzea, 12:00etan, Udaletxearen aurrean.

. Algorta. Mobilizazioa, 20:00etan, Telletxe plazan.
 
· Itzubaltzeta / Romo. Mobilizazioa, 20:00etan, Kolas plazan.

· Leioa. Manifestazioa, 20:00etan, Boulevard-etik.

Larunbata, urriak 5

· Itzubaltzeta / Romo. Jende katea, 13:00etan, Kolas plazatik.

· Bilbo. Nazio manifestazioa, 17:30ean, Casillatik.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.