2013/06/10

Ekainaren 15ean denok Miarritzera!



Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak larunbat honetan, ekainak 15, Miarritzera hurbiltzeko deia luzatu du.

Kolektiboak hausnarketa prozesu zabala burutu du azken garaian eta estatuen blokeoa aldebakarreko pausuen bitartez gainditzeko hautua egin du. Bide horri hasiera eman nahi dio, eta hartarako abian jarri du “Herria dugu arnas” ekimena. Munduko bazter anitzetan ehunka iheslari daude, eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea jorratu nahi dute, mundutik herrira itzuli.

Haien babeserako eta Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa egin dezan, Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia antolatu dute larunbaterako. Miarritzeko Irati erakustazokan izango da (aireportutik hurbil), eta egun osoko egitaraua antolatu dute:
  • 11:30ean ekitaldi politikoa
  • 13:30ean bazkari herrikoia
  • 19:00etan kontzertuak: Gatibu, Gose, Iheskide eta Ze Esatek!
Hara hurbiltzeko, Uribe Kostatik bi autobus izango dira. Hauetako bat ekitaldia bukatu eta gero bueltatuko da (13:30ean). Bestea, berriz, kontzertuak bukatu eta gero bueltatuko da (23:00etan gutxi gora behera). Autobusa goizeko 9etan aterako da Telletxetik.

Izena emateko zerrenda jarriko da Abian Kultur Elkartean bihartik aurrera

Iheslariek jaso dezatela gure babesa!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.