2013/04/15

Iker Rodrigo lutxanarra atxilotu dute Leioan

Argazkian, Iker Rodrigo Basterretxea / cc-by Ukberri.net.

Iker Rodrigo Basterretxea Sortuko Bizkaiko Herrialde Kontseiluko koordinatzaile ordea atxilotu du gaur goizean Guardia Zibilak. Albiste-agentziek Espainiako Auzitegi Nazionalera, Madrilera, eramango dutela iragarri badute ere, oraingoz lutxanarra Bilboko La Salve kasernan dago, senideek Ukberri.net albistegi digitalari azaldu diotenez. Rodrigori ez diote komunikazio murrizkeztarik ezarri eta abokatua eskatu du. Guardia Zibilak Lamiakon atxilotu du Rodrigo, beren beregi berarentzat jarritako kontrol batean. Atxiloketa goizeko 8:45ak aldera egin dute, aitaren aurrean, kontrola bere etxe azpian izan dela. Halere, Iker Rodrigo Itzubaltzeta / Romoko bere etxetik auto batek jarraitu duela azaldu dute. Europa Press albiste-agentziak zabaldutakoaren arabera, Xabier Lopez Peñaren hilotzari Sondikan eta Galdakaon eginiko harrerak antolatu zituelakoan, "terrorismoa goratzea" leporatu diote. Sortuk, ordea, adierazi du ez duela inolako parte-hartzerik izan Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren gorpuzkinari buruturiko harreraren antolakuntzan; eta Iker Rodrigoren berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna exijitu du. Bitartean, atxiloketa salatzeko mobilizazioa iragarri dute Erandioko metro zabalgunean, arratsaldeko 8etan.

Europa Press berri agentziak zabaldu duenez, Guardia Zibilak Iker Rodrigo Basterretxea Sortuko kidea atxilotu du gaur goizean Bilbon. Xabier Lopez Peña euskal presoa zenaren gorpua ostiralean Euskal Herriratu zuten, eta harrera egin zioten Sondikako aireportuan aurrena eta Galdakaon ondoren. Omenaldiak Rodrigok antolatu dituelakoan, "terrorismoa goratzea" leporatu diote. Goizeko bederatziak inguruan hartu dute atxilo.

Iker askatu!
Atxiloketa gehiagorik ez!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.