2013/02/26

Bidali elkartasun mezuak Sergio Polori! Bidali zure kexa Kordobako espetxeko zuzendaritzari! Parte hartu mobilizazioetan!


Argazkietan, otsaileko azken ostiralean Sergio Poloren egoera salatu dute Sopelan / © Sopelako Herrira

Sergio Polo Escobes preso politiko sopeloztarra sei hilabetez eduki dute jada lehenengo graduan eta isolamendu moduluan bakar-bakarrik, Kordobako espetxean. Bada, aste hauetan jakin izan dute beste sei hilabetez luzatu diotela zigorra eta urte oso bat isolamenduan mantenduko dutela horrek dakarren guztiarekin.

Egoera hori salatzeko astelehenero egiten du kontzentrazioa Sopelako Herrirak, “Sergio isolamenduan. Aski da” lelopean. Halaber, idazki bat prestatu dute Kordobako espetxeko zuzendaritzari bidaltzeko, bertoko herriko tabernan eskuragarri dagoena. Algortako Herriratik ere Sergio Polori elkartasun mezuak bidaltzera animatu nahi zaituztegu.

Helbidea:

Sergio Polo Escobés
C.P. Córdoba (Apdo. 479) 
Módulo de aislamiento
Ctra. Sevilla-Madrid km. 391
14.015 Alcolea
Córdoba


Sergio Poloren egoera salatzeko eskuorria (pdf)


Sergio Polo isolatuta, bakartuta

Sergio Polo, Sopelako preso politikoa, isolatuta daukate Kordobako espetxean. Isolamenduan ez du kontakturik inorekin. Kartzelariekin bakarrik hitz egin dezake. 22 ordu ziegan eta 2 ordu patio txiki batean egiten ditu, beti bakarrik. Ziegako gauzak murriztuak ditu. Eta isolamenduko galeriako kartzelarien jarrera oso bortitza da. 

Dagoeneko 6 hilabete darama egoera anker horretan. Picassent espetxetik Kordobara eraman zutenean espetxeko araudiko 1. graduko 1. fasea aplikatu zioten eta gainerako euskal preso politikoetatik aparte jarri zuten, isolamenduko moduluan bakartuta

Orain, otsailean, beste 6 hilabeterako luzatu diote isolamendua. Horren arabera, gutxienez urte oso bat egin beharko du isolatuta. 

Mota horretako isolamendua amesgaizto modura definitu ohi da, bertatik ateratzerik ez duzun ametsgaizto obsesiboa. Luzaroan ondorio larriak eragin ohi ditu pertsonen oreka mentalean. 

Isolamendua salbuespen neurria izan ohi da espetxeetan. Hala ere, euskal preso politikoen kasuan, isolamendua helburu politikoekin aplikatzen zaie espetxe politikaren nahieran, sakabanaketa, kondena luzatzeak, eskubideen murrizketak eta bestelako zigor-erantsiak aplikatzen zaizkien bezala. 

Bada garaia salbuespen egoerak desaktibatzeko. Onartezina da preso politikoak mendeku espetxe politika baten menpean jarraitzea. 

Bidali zure elkartasun mezuak Sergio Polori. 
Bidali zure kexa Kordobako espetxeko zuzendaritzari. 
Parte hartu mobilizazioetan.

Sergio Poloren eskubideen alde!
Isolamendurik ez! 
Euskal presoak Euskal Herrira orain!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.