Aurore Martin Mauleko gaztearen atxiloketa dela eta Herrira mugimendutik honako gogoeta burutu nahi dugu:
- Gatazka konpondu eta benetako bake egoera bat erdiesteko lan ugari
egin da azken hilabeteotan. Ipar Euskal Herrian bertan alderdi eta
eragile ugari elkartu gara bide horri gure ekarpena egin eta denon
artean bestelako egoera bat bilatzeko. Atxiloketa honekin bake gogoz
den gizarteko eremu zabal bati bizkarra ematen dio Frantziako Gobernuak,
eta Madrilgo bulegoetan idatzitako gidoia jarraitzen du, gatazkaren
konponbidean jarrera eraikitzaile bat hartu beharrean.
- Gatazkaren konponbideak preso eta iheslarien herriratzea ahalbidetu
behar du. Espetxeak husteko garaiak dira, eta ez espetxean herritar
gehiago sartzekoak. Zentzu honetan, azken egunotan burutu diren
atxiloketak eta eman diren espetxeratzeak deitoratu nahi ditugu
Herriratik.
- Azaroaren 10ean euskal preso politikoen eskubideen alde Baionan deitu den manifestazioa indartzeko deia luzatzen dugu, finean, manifestazio honekin gatazkaren konponbidea eta bake egoera justu bat ere bilatzen delako.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.