2012/10/28

Sopelako Herri Bilgunea: "Sergio Polo isolamenduan"

Argazkian, Sergio Poloren egoera izan zen iraileko azken ostiraleko elkarretaratzearen oinarria.

Kordobako kartzelan dagoen Sergio Polo Euskal preso sopeloztarra bi hilabete baino gehiago daramatza isolamenduan. Txaboloan 21 eta 22 ordu bitartean ematen ditu, eta patiora moduluan dauden beste preso guztiak txaboloan itxita daudenean ateratzen dute; beraz ez da inorekin egoten egun osoan zehar. Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza Euskal Presoei ezartzen dieten salbuespeneko beste neurrietako bat da. Isolamendua oso egoera zehatzetara zuzendutako neurria den arren, Euskal presoen kasuan behin-betiko neurri gisa aplikatzen da. Izan ere, euskal preso politikoek ez dute zertan espetxe arautegia puskatu beharrik zigor mota hau jasotzeko. Are gehiago, ohikoa bilakatu da presoak bata besteengandik bakartzea bai espetxe naiz moduluetan. Gainera, bertan bizi baldintza oso gogorrak jasan behar izaten dituzte. Luzaroan bertan mantentzeak ondorio latzak eragiten dituelarik. 

Honegatik guztiagatik, Sergioren eta beste presoen isolamenduarekin amaitu eta Euskal preso politikoek pairatzen duten sakabanaketa eta salbuespenezko neurrietan oinarrituriko espetxe politika behingoz aldarazteko, hileko azken ostiraletan burutzen diren karteladetan egoera hau salatzera dei egiten diogu Sopelako herritarrei.

Sopelako Herri Bilgunea

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.