Argazkian, azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestaziora joateko deia egin zuten atzo goizean Bilbon batu diren eragile politiko, sindikal eta
sozial ugarik.
Manifestua:
Manifestua:
Azaroaren 10eko herri mobilizazioaren deia: Giza eskubide guztiak. Euskal Presoak Euskal Herrira!
Hamarkadetan luzatu den gatazkari
konponbide justu bat eman eta denon artean bakea eraikitzeko aukera
berriak zabaldu dira Euskal Herrian. Bide honetan bat egin dute azken
hilabeteotan erakunde eta kolektibo ugarik gure herrian, eta helburu
honetan aurrera egiteko bidelagun ditugu nazioarteko pertsona eta
eragile ugari ere.
Gatazkaren oinarriak eta ondorioak
konponduko dituen bidea da denon artean egin nahi duguna. Munduko beste
hainbat herrialdetan bezala, gurean ere beharrezkoa izango da preso eta
ihesean diren herritarren afera konpontzea.
Espainiar eta frantziar espetxeetan
dauden euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzea berehala
hartu beharreko neurria dela pentsatzen dugu.
Zentzu horretan, eta Aieteko Nazioarteko
konferentzian (2011ko urriaren 17an) bildu adituen (*) aholkuei
jarraituz, guk –mozio honen izenpetzaileek- 2012ko azaroaren 10ean
Baionako karriketan manifestatzera dei egiten dugu, ondoko lehen
aldarrikapenen inguruan;
- Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Eritasun larriak dituzten presoen libratzea.
- Bizi osorako espetxe zigorrera daramaten legeri berezien deuseztatzea, (Espainian 197/2006 doktrina eta perpetuite kondena Frantzian).
- Zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak bete dituzten presoen libratzea, eta Frantzian baldintzapean askatuak izan daitezken presoen libratzea.
- Isolamendu egoerekin bukatzea.
- Euskal iheslari politikoen aurkako jazarpenarekin amaitzea.
Bai, iritsi zaigu garaia, Euskal Herriko
hiritar orori, izan jatorri, ideia politiko edo erlijioso
desberdinetako, bakearen eraikitzaile izateko ; hau da, Euskal Herrian
bakea izan dadin sortzen ari den dinamika herrikoiaren aktore zuzenak
izateko.
*Kofi Annan, ONUko idazkari orokor ohia
eta bake nobel sariduna; Gerry Adams irlandarra, Sinn Fein-eko
presidentea; Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro ohia; Pierre Joxe,
frantses barne ministro ohia; Gro Harlem Brundtland, norbegiar lehen
ministro ohia; eta Jonathan Powell, Tony Blair-en kabinete buru ohia.
2012ko urria.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.