2012/09/13

Baionako manifestazioa dataz aldatzea erabaki du Herrirak

Ohar honen bidez urriaren 13rako deitua genuen manifestazioaren data aldaketaren berri eman nahi die Herrira Mugimenduak herritarrei. 

Manifestazioaren data apirilean finkatu genuen, agenda ondo begiratu ondoren. Baina data finkatua eta manifestazioa lantzeko kanpaina abian genuela EAEko hauteskundeen aurrerapenaren berri izan dugu. 

Hauteskunde kanpainak bete-betean bat egiten du manifestazioarekin, honek dakartzan ondorioekin. Herrira-tik jakitun gara hauteskunde hauek Euskal Herriaren zati handi baten duten eraginaz, eta Euskal Herri osoan sortzen duten interesaz. 

Gure aldetik, argi dugu manifestazio hau zurrunbilo politikotik atera nahi dugula, baita lehia politikotik ere. Horregatik, manifestazioaren data aldatzeko deliberoa hartu dugu. 

Manifestazio honekin presoen eskubideak errespetatzeko eskaera ozen eraman nahi dugu Parisa, Euskal Herri osoko milaka herritarren parte hartzearekin. Honekin batera ipar Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialak presoen giza eskubideen aldeko lanean konprometitu nahi ditugu. 

Helburu hauen mesedetan manifestazio azaroaren 10ean egitea erabaki dugu. Baionan izango da, eta arratsaldeko 15:30etan (ttinko) aterako da Euskaldunen plazatik

“Giza eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira!”

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.