Txus
Martin gaixo larri basauritarrak aplikatuta duen Laguntza Protokoloa (bere buruaz
beste egiteko arriskua dutenei ezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun
baten zaintzapean egon behar dutelarik) hautsi diote, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Txus
Zaballako espetxean dago 2011ko abenduaren 12tik. Bertan beti egon izan
da beste preso batekin (soziala edo politikoa) protokoloak agindu
bezala, baina, orain bat-batean eta Txusi inolako abisurik eman gabe
protokoloa hautsi eta bakarrik utzi dute. Txusek, ordea, ezin du
bakartua egon espetxean, egoera hau izan delako egungo gaixotasuna
eragin duena. Eta, azken 2 urtetik hona laguntza Protokoloaren pean
dago, hain zuzen ere, bere buruaz beste egiteko arrisku errealean
dagoelako. Hortaz, onartezina da Zaballako espetxeak Laguntza Protokoloa
hautsi eta egoera larrian aurkitzen den presoa bakarrik uztea. Benetan
larria da Txus dagoen egoeran egonda, bakarrik aurkitzea.
Txus askatu!
Hamalauak herrira!
Txus askatu!
Hamalauak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.