Gaur eguerdian bere abokatuarekin egon ondoren, jadanik 9 egun gose
greban eman dituen Iosu Uribetxebarriak eskertza mezua eta
lasaitasunerako deia helarazi dio euskal jendarteari. Hona hemen
Naiz.info atariak zabaldutako bere hitzak: “Nire osasunaren alde
borrokatzen eta borrokatzen ari naiz, duintasuna eskatzen dut, ez
besterik. Azken egunetan, nire askatasunaren hainbat ekimen egiten ari
direla badakit eta hortan ari jendeari nire animoa eta eskerrak eman
dizkiet, kriston indarra ematen didate. Hori bai, eskaera argi bat egin
nahi diot jende guztiari, mesedez ni hemendik era batetara edo bestera
aterata, ez egin inolako zoramenik. Inon. Egun Euskal Herrian dugun
egoera, azken hilabetetan emandakoa pausuak oso ondo ikusten ditut, oso
positiboak izan dira. Egoera politikoa eta prozesuarekin baikor nago,
oso ondo goaz. Animo, eskerrak eta besarkada handi bat jende guztiari,
Aurrera Bolie!”.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.