2012/08/13

Bihartik aurrera elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Argazkian, milaka lagunek Iosuren askatasuna eskatu zuten larunbatean Donostian.

Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko Herrirak mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan. Ekimenak Iosu Uribetxebarriaren egoera mantendu bitartean egunero izango dira. Iosu Uribetxebarria eta gaixo dauden presoen askatasunaren alde, pertsona guztien giza eskubideak errespetatzearen alde, bake eta konponbidearen alde dauden hiritar oro bertan parte hartzera gonbidatzen dugu.

Abuztuak 14, asteartea
  • Donostia Ospitalea: 10 lagunek Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren aldeko gose greba mugagabea egiten ari dira. Horrekin batera, mobilizazio iraunkorrak jarraituko du. Egunero 10:00etatik 22:00ak bitartean, elkarretaratze bereziak 11:00etan eta 19:00etan izanik.
  • Bilbo: 12:00etan Moyua plazan, Gobernu Zibilaren aurrean.
  • Gasteiz: 12:00etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean.
  • Iruñea: 12:00etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.