2012/04/28

Ez dugu izaterik aske haiek gabe. Haiekin askatuko baigara gu ere!

Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz, 219 lagun elkartu ginen atzo Algortako Telletxe plazan, apirileko azken ostiraleko elkarretaratzean. Atzokoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduan ibilitako herrikideei egokitu zitzaien elkartasunaren kinkea hartzea. Modu horretan, urte guzti hauetan amnistiaren alde eta errepresioaren kontra aritutako lagunei gorazarre egin nahi izan die Algortako Herrira bilguneak. Bitartean, beraiek tortura, kanporaketa, sarekada, jazarpen, sakabanaketa, isolamendua eta deportazioarekin amaitu eta preso eta iheslariak etxera ekarri arte borrokan jarraitzeko deia zabaldu zuten. Horren adierazle, kanaberaz egindako espetxea apurtu ere egin zuten. Anje Duhalderen "Amnistiaren dema" entzunez eta kantatuz amaitu zen ekitaldia.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.