2012/03/13

Antonia Hernandez gogoan, 15 urte

Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.

Istripua Aranda de Dueron gertatu zen. Autoan Anjel Figueroaren aitita, amama, aita eta ama zihoazen. Aititak, Emilio Fernandezek, zauri larriak izan zituen, UVIn artatu zuten, eta aurrera atera zen arren, ez zen inoiz izandako zauriez errekuperatuko. Gurasoak, Carmen Fernandez eta Angel Figueroa, ere ospitaleratu behar izan zituzten.

Senideak elkarteko ordezkariek espetxe politika eta presoen sakabanaketa salatu zuten. “Antonia Hernandez sakabanaketa politikak hil du”, esan zuten. “UPN, PSOE eta PPk hil dute, espetxe politika horretan inplikatuta daudenek hil dute, diseinatu zutenek eta horren aurrean isilik jarraitzen dutenek”. Sakabanaketa krudel eta ankerra dela esan eta legez kanpokoa dela salatu zuten.

Antonia errepideetako bosgarren hildakoa izan zen fase politiko honetan, Frankismoan ere hainbat familiar hil baitziren presoak bisitatzeko bidean zihoazela. Guztira 16 lagun eta familiar hil dira urte hauetan eta ehunaka istripu bizi behar izan dituzte, azkena martxoaren 4an Patxi Uranga presoaren lagunek jasandakoa izan delarik.

Errepidean hildakoak

  • 1982ko irailaren 29a: Rosa Amezaga eta Arantza Amezaga (Tolosa).
  • 1990eko uztailaren 1a: Pilar Arsuaga eta Alfonso Isasi (Laudio).
  • 1997ko martxoaren 14a: Antonia Hernandez (Getxo).
  • 1998ko ekainaren 22a: Jose Mari Maruri (Zierbena).
  • 1999ko apirilaren 3a: Mari Karmen Salbide (Ugao).
  • 2000ko otsailaren 12a: Ruben Garate (Otxandio).
  • 2001eko irailaren 8a: Iñaki Saez eta Asier Heriz (Soraluze).
  • 2003ko otsailaren 23a: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi (Lasarte).
  • 2003ko azaroaren 29a: Sara Fernandez (Iruñea).
  • 2004ko ekainaren 3a: Leo Esteban (Tolosa).
  • 2004ko abenduaren 6a: Karmele Solaguren (Barañain).
  • 2007ko abenduaren 25a: Natividad Junko (Oñati)

Antonia, gogoan zaitugu!
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.